SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
1- JUSTIFIKAZIOA Sekuentzia didaktiko hau proposatzen dugu, haurrak autonomia eta ekimen pertsonala landu eta garatu dezaten. Egunerokoan aurrera eramaten dituzten jarduerak haien kabuz jarduteko. 2- OINARRIZKO ZEHAR KONPETENTZIAK: Autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko, haurrek hainbat oinarrizko zehar konpetentzia garatu behar dituzte. Bestalde, konpetentzia horiek bi eremutan banatzen dira: nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua; nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazio eta adierazpenaren eremua. Honako hauek dira garatu beharreko oinarrizko zehar konpetentziak: -Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia, hau da, haurrak hitzezko, hitzik gabeko eta modu digitalean eraginkortasunez eta modu egokian komunikatzea hainbat jarduera proposamen bitartez. -Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. Konpetentzia honen helburu nagusia, ikasleek, ikas-prozesua modu autonomoan...