SEKUENTZIA DIDAKTIKOA


1- JUSTIFIKAZIOA
Sekuentzia didaktiko hau proposatzen dugu, haurrak autonomia eta ekimen pertsonala landu eta
garatu dezaten. Egunerokoan aurrera eramaten dituzten jarduerak haien kabuz jarduteko.
2- OINARRIZKO ZEHAR KONPETENTZIAK:
Autonomia eta ekimen pertsonala lantzeko, haurrek hainbat oinarrizko zehar konpetentzia
garatu behar dituzte. Bestalde, konpetentzia horiek bi eremutan banatzen dira: nortasunaren
eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua; nortasunaren
eraikuntzaren eta komunikazio eta adierazpenaren eremua. Honako hauek dira garatu
beharreko oinarrizko zehar konpetentziak:
-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia, hau
da, haurrak hitzezko, hitzik gabeko eta modu digitalean eraginkortasunez eta modu egokian
komunikatzea hainbat jarduera proposamen bitartez.
-Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. Konpetentzia honen helburu nagusia, ikasleek,
ikas-prozesua modu autonomoan lantzea da, ikasteko eta lan egiteko ohitura eraginkorrak
garatzeko, ikas estrategia egokiak erabiliz eta ikasitakoa beste testuinguru eta egoeratara
transferituz.
-Elkarbizitzako konpetentzia. Konpetentzia hau besteekin eta gizarte-ingurunearekin
erlazionatzean datza. Elkarrekikotasun irizpideak kontuan hartzen dira, norberaren
sentimenduak adierazten dira eta besteenak entzuten dira.
-Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentziak. Konpetentzia hau garatuz, ikaslearen
ideiak ekintza bihurtzen dira. Hau aurrera eramateko, egoera guztietan aukerak bilatu eta
bakoitzaren alde positiboena erabili behar da.

3- HELBURU OROKORRAK ETA DIDAKTIKOAK:
Sekuentzia didaktiko honen helburu orokorrak eta didaktikoak honako hauek izango lirateke:
-Autonomia lantzea. ikasleak eguneroko bizitzan bere kabuz aritzen lortzea eta izan ditzaketen
arazoak konpontzea inongo laguntzarik gabe.
-Elkarlanean aritzea. gelan planteatutako jarduerak taldeka burutzea eta gelakideek haien artean
laguntzea eta ezagutzak partekatzea.
-Emozioak kudeatzea. Emozio ezberdinak identifikatzea eta erronka baten aurrean hauek egoki
gestionatzea (adibidez, frustrazioa).

4- EDUKIAK:
Hurrengo edukiak kontuan izango dira sekuentzia didaktiko honetan eta dagozkion jardueretan.
-Ideiak sortu eta adieraztea.
-Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea (enpatia eta asertibitatea).
-Elkarlana eta lankidetza, taldean ikasteko zereginetan.
-Gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
-Zentzumenak esploratzea (ukimena, ikusmena) eta askotariko materialak eta tresnak erabiltzea,
hauen bitartez psikomotrizitate fina lantzeko.

5- METODOLOGIA:


I-JUSTIFIKAZIO-TEORIKOA
Sekuentzia didaktiko hau, Montessoriren metodologian oinarritzen da. Montessori
metodologiaren bitartez, hezkuntza indibidualizatua bultzatzen da, hau da, haur bakoitzari
bere erritmoan garatzeko aukera ematen zaio, ingurune kooperatibo batean egonda. Bestalde,
Montessorik defendatzen zuenaren arabera, umeak kontzientzia soziala garatu behar dute,
horretarako, haurrek autoezagutzarako, autokontolerako eta autodiziplinerako gaitasuna
barneratu behar dute. Nahiz eta, garapen indibidualari garrantzia eman, lan kooperariboa eta
talde jarduerak bultzatzen dira, haur bakoitzak bere ezagutzak beste gelakideekin partekatu
dezan.


II-BALIABIDEAK ETA IKT TRESNAK
Sekuentzia didaktiko hau aurrera eramateko, hainbat motako materiala behar da. Arazo egoerari
dagokionez, zapaten plantillak (Eranskin 1), lokarriak eta puntzoiak erabiliko dira. Bestalde,
ordenagailua IKT tresna bezala erabiliko dugu, ariketari dagozkion kantak ipintzeko, baina
ikasleak ez dute tresna hau erabiliko.


Lehenengo jarduera burutzeko, hau da, Puzzleak taldeka osatzen behar den material bakarra
puzzleak dira. Bigarren jarduera burutzeko aldiz, material gehiago behar da. Jarduera hiru txoko
desberdinetan egiten denez, txoko bakoitzari dagozkion materiala egongo da. Garbiketa txokoan,
komuna egongo da, baita eskuetako xaboia eta eskuak lehortzeko eskuoihala ere. Arropa txokoan,
haurrek egunean bertan daramaten arropa erabiliko dute, baina honek ez baditu botoi ez kremailerarik,
eskolan beste arropa pieza batzuk egongo dira hauek dituztenak (kamixetak, jertseak, prakak…).
Bukatzeko, janariaren txokoan, platerak, koilarak eta sardexkak egongo dira, honez gain ume
bakoitzak bere babaeroa erabiliko du.


III-TALDEKATZEA ETA ANTOLATZEA
Montessoriren metodologia talde lana defendatzen duenez, jarduerak aurrera eramateko
ikasleak taldeka banatzen dira. Haurren adina kontuan izanda (4-5 urte), taldeak kide gutxiz
osatzen dira, hau da, gehienez lau ikasleez osatutako taldeak izango lirateke. Modu honetan,
ikasleak dituzten ezaguerak partekatzeko aukera izango dute, baita, haien gelakideei laguntzeko
eta haiengandik ikasteko.


Antolakuntzari dagokionez, gela txokoetan banatzen da eta gelan zehar ez dago inongo
oztoporik, askatasun osoz mugitu daitezen. Antolakuntza hau, umeei esperimentatzeko,
manipulatzeko eta haien denbora antolatzeko aukera ematen die, aldez aurretik prestatutako
jardueren bitartez.


6- JARDUERAK:


I-ARAZO-EGOERA
IZENBURUA: Lokarridun zapaten arazoak.


EREMUA: Haur Hezkuntza.


MAILA: 4-5.


TESTUINGURUA: Egunero ematen den egoera da, etxean zein eskolan. Gurasoek umeak lokarridun
zapatekin bidaltzen dituzte eskolara, eta hauek, ez dakite lotzen ez askatzen. Honek autonomia kentzen
die eta frustrazioa sor diezaiekete.


ARAZOA: Umeak ez dakite lokarriak lotzen.


XEDEA: Lokarridun zapatak laguntzarik gabe lotzea.


I-HELBURUAK:
-Autonomia eta ekimen indibidualari buruz erlazionatuak dauden trebetasunak eta abileziak garatu
autonomia lantzeko.
-Haurrak esperimentatzen dituzten emozioak identifikatzea eta  kudeatzea. Haurrak sentitzen dutenari
buruz hitz egitea emozioak kudeatzeko. Honako emozioak izan ditzakete: frustrazioa, betetasuna,
porrota, etab.
-Haurrak beraien artean komunikatzen eta elkar eragitea, dituzten ezaguerak ahoz transmititzeko
gaitasuna lortzea.  
-Umeek taldeetan aritzeko jardueren edo ariketen bidez haien arteko elkarlana sustatzea.


ATAZA (EGINKIZUNA): Ariketa ezberdinak erabiliz lokarriak lotzen erakutsi.


I-JARRAIBIDEAK (KONTSIGNA)
-Gurasoei zuzenduta, umeei lokarridun zapatak lotu beharrean, umeak haien kabuz lotzea.
-Abestien bidez lokarriak lotzeko prozedura azaldu.
-Soken bitartez korapiloak eta lazoak egitea.
-Zapaten plantillak sortu, hau da, zapata baten silueta marraztu orri batean, ondoren moztu eta
puntzoiaren bitartez zuloak egin lokarriak zuloetatik sartzeko eta lotzeko.
-Umeei kontaketa baten bitartez lokarriak lotzeko prozedura modu esanguratsu batean transmititu.  
-Umeren batek lokarriak lotzen badaki, talde txikietan (2-3 edo 3-4) beste umeei erakustea.


II-ARIKETA SORTA
JARDUERA 1
1- Izenburua: Puzzleak taldeka osatzen.
2- Helburuak: Haurrak talde lanean aritzea eta elkarren artean laguntzea puzzlea osatzen.
3- Konpetentziak: Ariketa honekin zehar konpetentzia hauek jorratuko ditugu:
-Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. Ikasleek, ikas-prozesua modu autonomoan landu
dezaten, baita ikasteko eta lan egiteko ohitura eraginkorrak garatu ditzazten.
-Elkarbizitzako konpetentzia. Besteekin eta gizarte-ingurunearekin erlazionatzean daitezen.
Elkarrekikotasun irizpideak kontuan hartzen dira, norberaren sentimenduak adierazten dira eta
besteenak entzuten dira.
-Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentziak. Honekin, ikaslearen ideiak ekintza bihurtzen dira.
Hau aurrera eramateko, egoera guztietan aukerak bilatu eta bakoitzaren alde positiboena erabili behar
da.
4- Edukiak: Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea eta elkarlana eta lankidetza,
taldean ikasteko zeregina.
5-Urratsak edo jarraibideak: Jorratuko den ariketa izenburuan esaten den bezala, puzzle bat egingo
da. Alegia, haurrak taldeka jarriko ditugu, esaterako, hiru edo lau pertsonetakoak. Hauei, talde banari,
puzzle bat emango diegu denen artean puzzlea osatu dezaten. Ikasleak, talde lanean arituko dira besteei
laguntzen baita besteek besteei laguntzen. Beraien helburua, puzzlea ondo egitea izango litzateke denen
artean baina, besteen proposamenak entzuten. Irakasleen lana berriz, haurrak taldetan jartzeaz gain,
talde lanean daudela baita, errespetuz jokatzen daudela ziurtatzea izango litzateke.
6-Metodologia: Erabiliko dugun metodologia ariketa honetan, Montessoriren metologia da. Bertan
haurrak taldekatzen baitira eta bakoitzak ariketa bat egiten baitu. Baina, kasu honetan haur guztiak
puzzle  bat egiten arituko dira. Taldetan banatzerakoan, haur bakoitza ikasgelako txoko batean jarriko
ditugu.
7-Ebaluazioa: Eranskinak 2.
8-Denboralizazioa: Ariketa hau egiteko, ordu bat utziko genieke haurrei. Sortu daitezkeen arazo eta
zailtasunak lasai aski konpondu ditzazten eta elkarren artean adostasunera iritsi daitezen eta puzzle
osoa osatu dezaten.

JARDUERA 2
1- Izenburua: Garbiketa, arropa eta janariaren txokoak.
2- Helburuak: Haur bakoitza bere kabuz egunerokoan aurkitu ditzazketen arazoei aurre egiteko
prestatu. Taldetan egonda, norbait arazoekin ikusten badute, laguntza eskainiz.
3- Konpetentziak:
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. Konpetentzia honekin, ikasleek, ikas-prozesua modu
autonomoan lantzen dute, ikasteko eta lan egiteko ohitura eraginkorrak garatzeko, ikas estrategia
egokiak erabiliz eta ikasitakoa beste testuinguru eta egoeratara transferituz.
- Elkarbizitzako konpetentzia. Konpetentzia honekin, besteekin eta gizarte-ingurunearekin erlazionatzea
datza. Elkarrekikotasun irizpideak kontuan hartuz, norberaren sentimenduak adieraziz eta besteenak
entzuten.
4- Edukiak: Pertsonen arteko harremanak eta komunikazioa lantzea, elkarlana eta lankidetza, taldean
ikasteko zeregina eta gorputza eta emozioak autoerregulatzea.
5- Urratsak edo jarraibideak: Jarduera hau, hainbeste zatitan banatuta dagoenez, ariketa/txoko
bakoitzean 3-4 ume egongo dira eta txoko bakoitzean, ariketa desberdin bat jorratuko dute. Esaterako,
garbiketa txokoan, umeek beraien kabuz eskuak garbitu beharko dituzte, beraien kabuz irekiko dute
uraren txorrota, xaboia hartuko dute eta eskuak garbituko dituzte. Arroparen txokoan, haurrek jantzita
daramaten arropa erabiliz edo bestela eskolan dagoen arropa erabiliz, botoiak, kremailerak… lotzen eta
askatzen jardungo dira.  Amaitzeko, janariaren txokoan, hau haur guztiek jardungo dute une berean,
bazkaltzeko ordua denean, denak beraien tokian eseriko dira, bakoitzak alde aurretik bere baberoa
hartuz eta jantziz. Ondoren, haur bakoitzari janaria jarriko zaio platerean eta hauek beraien kabuz
koilarak eta sardexkak erabiliz janaria jango dute.
Irakaslearen lana jarduera hauetan, ikasleak ikuskatzea izango litzateke. Bestalde taldekoek ez badute
lortzen jarduera bat burutzen berak irakatsiko edo lagunduko die jarduera lortzen beraienkabuz egiten
ikasi arte.
6- Metodologia: Ariketa honetan Montessoriren metodologia erabiliko dugu. Hemen haurrak talde
txikietan jarriko dira eta ariketa ezberdinak egingo dituzte bi txoko ezberdinetan. Bukatzeko, azken
txoko bat egongo da, non, talde denak elkartuko dira.
7- Ebaluazioa: Eranskinak 3.
8- Denboralizazioa: Ariketa saio hauek egiteko erabiliko dugun denbora, ordu erdiko saioak izango
dira gutxi gorabehera ariketa edo txoko bakoitzeko. Ikusten bada haurrak arazo bat dutela eta ez dutela
lortzen egin beharrekoa egiten, denbora gehiago utziko genieke hori konpontzeko edota egiten lortzeko.

7-EBALUAZIOA:


I-MOTA JUSTIFIKATUA
Aukeratu dugun ebaluazio mota ebaluazio hezigarria da. Ebaluazio mota hau prozesu osoan
ebaluazio egitea ahalbidetzen du. Horri esker, irakasleak ikasleen gabeziak eta indarguneak
identifikatzeko eta egindakoa hobetzeko aukera izango du. Bestalde, irakasleak ikaslearen
ikaste prozesuaren bilakaerari eta garapenari buruzko informazioa eskuratuko du.


Ebaluazio mota, subjektuaren arabera, barne-ebaluazioa da, proiektuan inplikatutako kideak
direlako, hain zuzen ere, heteroebaluazio. Azken honen arabera, ebaluatzaile eta ebaluatuen
rolak banatzen dira, hau da, ebaluatzailea irakaslea da eta ebaluatuak ikasleak.


Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari buruzko informazio jasotzeko, behaketa eta deitutako
ebaluazio teknika aukeratu dugu. Behaketaren arabera, irakaslea ikasleei begira jarrita haien
buruzko datuak jasoko ditu ezagutza handiagoa lortzeko. Hain zuzen informazio hau jasotzen
da: egoera afektiboa, jokabideak, ohiturak, elkarrekintza-prozesua, etab.


II-IRIZPIDEAK ETA ADIERAZLEAK
Ariketa hauen irizpideak eta adirazleak, eranskinetan azaltzen diren taulak dira. Bertan, haurren
jardueretan lortu behar dituzten konpetentziak azaltzen eta ebaluatzen dira gutxitik hasita,
bikainera bitartean. Alegia, lehenengo eta bigarren ariketako jardueretako irizpideak hauexek
izango lirateke: talde lanean eta elkarrez artean lagundu diren, jarduerak ondo egin dituzten
edo ez, autonomia landu duten edo ez, errespetuz jokatu duten edo ez, edota sentimenduak
kudeatu dituzten edo ez ebaluatuko litzateke.


Nota baxuena, gutxi, jarriko litzateke, ikusten bada haurrak ez duela lortu konpetentzia hori
garatzea. Bikaina berriz, ikusten bada haurra lanean eta ongi moldatu dela ikusten badugu eta
bestalde, beharrezko konpetenzia haiek jorratu eta lortu baditu.

III-MODUAK ETA TRESNAK
Ebaluazioa burutzeko eta erabiliko dugun ebaluazio teknika behaketa dela kontuan izanda,
ebaluazio fitxa (Eranskina 2 eta Eranskinak 3) bat erabiliko dugu. Fitxa honetan ebaluatzeko
erabiliko ditugun irizpideak daude eta jarduera ematen den bitartean beteko da.  


ERANSKINAK
- Eranskinak 1: Zapaten plantilla (arazo egoera)






- Eranskinak 2: I-Jarduera ebaluatzeko taula:


BETE BEHARREKO KONPETENTZIAK
TALDE LANA/ELKA-RREN ARTEAN LAGUNDU
AUTONOMIA LANDU
ERRESPETUZ
SENTIMENDUEN KUDEAKETA
ONDO EGINA
GUTXI





NAHIKO





ONGI





OSO ONGI





BIKAIN






- Eranskinak 3: II-Jarduera ebaluatzeko taula:


BETE BEHARREKO KONPETENTZIAK
TALDE LANA/ELKA-RREN ARTEAN LAGUNDU
AUTONOMIA LANDU
ERRESPETUZ
SENTIMENDUEN KUDEAKETA
ONDO EGINA
GUTXI





NAHIKO





ONGI





OSO ONGI





BIKAIN






Iruzkinak

Mezu ezagunak