Egoera komunikatiboa

Nire irakas-ikaskuntza prozesuan hainbat esperientzia ezberdin izan ditut,positiboak eta negatiboak.
Izan ditundan esperientzia negatiboen hartean filosofiako klaseekin izan nituena aukeratu det. Batxilergoko lehen mailan izan zen eta filosofia egiten nuen lehen aldia zen. Klaseak oso azpergarriak eta astunak ziren eta irakaslea liburuan jarritakoa irakurtzera limitatzen zen. Ez zituen esplikazio asko ematen eta azterketak gainditu ahal izateko gauzak liburuan zeuden bezala jarri behar ziren ( memoria ebaluatzen zen soilik ). Azterketak gainditu izan harren, ez nuen ezer ikasi.
Esperientzia positibo bezela batxilergoko bigarren mailako matematikako klaseak aukeratu ditut. Batxilergoko lehenengo urtean oso gaizki egiten nituen matematikako azterketak, deribatuak egiten ez nekielako. Baino bigarren mailan, nire matematikako irakaslearen esfortzuei esker, deribatuak ondo egiten ikasi nuen. Gainera, nire matematikako notak izugarri igo ziren. Irakasle honek, gustuko ez neukan ikasgai bat gustoko izatea lortu zuen.

Iruzkinak

Mezu ezagunak