DEKRETUAREN ANALISIA

1. ZEIN IRITZI DUZUE DEKRETUAREN INGURUAN? ARRAZOITU

Orokorrean zaila egin zaigu irakurtzea eta datuak ateratzea baina hala ere ados gaude irakurri
dugunarekin. Adibidez, bigarren kapitulua, konpetentziak, zehaztasuna du.

Astuna, beharrezkoa, hizkuntza teknikoa, egokia, teoria eta praktika arteko talka, esaten denarekin
ados, errealitatean gehiago isladatu beharko litzateke, adostasuna partzialki.

2. ZEIN ATAL DIRA ZUEN USTEZ EGOKIENAK? ZERGATIK?

Bigarren kapitulua, Oinarrizko konpetentziak eta hirugarrena, Metodologia eta curriculumaren
antolamendua.  Konpetentziak argi azaltzen direlako, adibidez, LHra pasatzeko beharrezkoak
direlako HHko konpetentziak. Bestalde, hirugarrenean, curriculuma, jarduerak, metodologia, etab.
azaltzen dira eta hauek oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigu.

3. ETA DESEGOKIENAK? ZERGATIK?

Seigarren kapitulua, Ikasleek ebaluazioa eta maila igoerak. Maila igoerei dagokionez, ez gaude ados,
ez dugu uste gurasoek azken hitza izan behar dutenik.

4. DEKRETUAK EGUNGO EGOERARI ERANTZUTEN DUELA USTE AL DUZUE?
ZERGATIK?

Bai, gaur egungo gizarteari eta eskolei egokitzen delako.

5. ZEIN ALDAKETA PROPOSATUKO ZENITUZKETE? ZEIN ONURA EKARRIKO LITUZKE
PROPOSATUTAKO ALDAKETA HORIEK? ARRAZOITU.

Lehen esan dugun bezala, maila igoerari dagokion artikulua aldatuko genuke, gure ustez, gurasoek
ezin dutelako errespontsabilitate hori eduki umearen hezkuntzan. Irakasleari emango genioke
aukeratzeko ahalmena.


Iruzkinak

Mezu ezagunak